Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

 


Basque Culinary Centerrek CA! Inkubategiaren (Culinary Action! Inkubategia) beste edizio bat egingo du. Proiektuak inkubatzeko proposamena da eta apirilaren 26tik ekainaren 29ra egingo da Donostiako Basque Culinary Centerren.

Startup-ak inkubatzeko programa elikaduraren eta gastronomiaren balio-kate osoan dago espezializatuta.

Gure helburu nagusia da gutxieneko produktu bideragarria garatzen ari diren eta erabiltzaileen edo bezeroen lehen metrikak dituzten ekintzaileei laguntzea eta horiek prestatzea.

BCCren eta startup-en artean sortu eta balioa eragin nahi dugu, elikaduraren eta gastronomiaren merkatuari balioa eransteko.

Inkubatzeko programaren iraupena 2 hilabetekoa da, eta edizio bakoitzean 8-10 startup inkubatzen dira.

top

ZER BILATZEN DUGU?

Elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatuko duten irtenbideak bilatzen ditugu.

  • Foodtech, Agrofood eta Restech sektoreetako startup-ak.

  • Produktuen eta arlo digitaleko startup-ak.

  • Hasierako fasean dauden startup-ak: GPBa eta bezeroen lehen metrikak.

  • Merkatuko benetako arazo bati irtenbidea ematen dioten startup-ak.

  • Lantalde osoa eta % 100eko dedikazioa duena.

  • Liderrak izateko, taldean lan egiteko eta sektorea ezagutzeko gaitasuna duten ekintzaileak.

  • Eredu eskalagarriak.

  • Agricultura de precisión

    Drones. Big data. Sensores.

  • Food Delivery & On Demand

    Comidas. Tienda de Comestibles. Kits. Productos locales.

  • Internet of Food

    Cocinas Inteligentes. Gadgets.

  • Impresión de comida 3D

  • Comidas y experiencias sociales

    Recomendaciones.

  • Producción en casa

    Producción en interiores. Sistema acuapónico. Growsumers.

  • Alimentos sustitutivos

    Super alimentos.

  • Retail Smart. Realidad Virtual

    Balizas. Cupones. Omnichanel.

  • Food & Health

    Los alimentos como medicina, Bio-hacking. Transparencia.

  • Mobil

    Navegación. Pedidos. Pagos.

  • Cenas Smart. Restaurantes Smart

    Reservas. Menú. Interscción. Experiencia del cliente.

  • Smart packaging

    Tags. Etiquetas. Botellas conectadas. Wearables.



top

BALDINTZAK

  • Proiektuak «ideia-fasea» gainditu du eta aurrera doa. Gutxieneko produktu bideragarria du.
  • Enpresa eratuta dago, edo inkubatzeko programan zehar eratuko da.
  • Taldea gutxienez 2 pertsonak osatzen dute.
  • Nahitaezkoa da programa BCCn modu presentzialean egitea (nork bere joan-etorrien gastuak, mantenuarenak eta antzekoak ordaindu behar ditu).

top

PROGRAMA

PROGRAMAREN IRAUPENA: 2 hilabete.

HELBURUAK:

  • Negozio-eredua baliozkotzea.
  • Gutxieneko produktu bideragarria.
  • Lehen salmentak merkatuan.

GURE OSAGAIAK:

  • Elikaduraren eta gastronomiaren sektorean esperientzia handia duen gure mentoreen lantaldearen laguntza. 8 orduko poltsa mentoreko, programaren 2 hilabeteetan.
  • Ezagutza teknikoa BCC Innovation zentroaren lantaldearen eskutik. Aholkularitza teknikoko 8 ordu startup bakoitzeko.
  • Benetako ekintzaileen kasuei buruzko prestakuntza eta aholkularitza eta lehen mailako tailer praktikoak. Prestakuntza presentzialeko 5 sail: apirilak 26-27, maiatzak 10-11, maiatzak 24-25, ekainak 7-8, ekainak 28-29.
  • Kontaktuen sarea: enpresak, jatetxeak, chefak, sektoreko profesionalak eta abar. Gure kontaktuen sarearekin burututako kontratuen % jakin bateko komisioa (zehazteke).
  • Finantzazioa lortzeko laguntza gure inbertitzaileen sarearen bidez.
  • Harremana inbertitzaileekin (ekainaren 29an).
  • Culinary Action! ekimenaren komunitatean sartzea.
  • Lan-espazioa programan zehar.
top

MUGARRIAK

Otsailak 16
Deialdia zabaltzea.
Martxoak 19
Deialdia ixtea.
Martxoak 28
Hautatuen berri ematea.
Apirilak 26
Culinary Action! Inkubategiaren hasiera.
Ekainak 29
Culinary Action! Inkubategiaren amaiera.
top

MENTOREAK

BEGOÑA RODRIGUEZ

abrir

BEGOÑA RODRIGUEZ

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean.
Berrikuntza eta Teknologiaren Kudeaketa masterra eta Microeconomics of Competitiveness ikastaroa, Deustuko Unibertsitatean.
Tecnaliako Estrategia eta Teknologia saileko zuzendari izan da 16 urtez. Saila enpresei aholku ematera zuzenduta dago gai hauen inguruan: negozio-estrategia, oinarri teknologikoko negozio-aukerak identifikatzea eta berrikuntza kudeatzea.
Egun, Basque Culinary Center Innovation, BCC-ren zentro teknologikoaren saileko zuzendaria da.
cerrar

JOSÉ PELAEZ

abrir

JOSÉ PELAEZ

Barne-ekintzailea, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteetako graduduna, Basque Culinary Center-en: espezialitatea berrikuntzan, negozioan eta ekintzailetzan.
Goi-mailako sukaldaritzako jatetxeetan esperientzia du, besteak beste, Michelin izardun PAKTA (Bartzelona) eta Arbelaitz (Euskadi) jatetxeetan. HORECA sektorean ere esperientzia du: tabernetan, cateringean, fast casual jatetxeetan eta Mikkeller HQ garagardotegian (Kopenhage).
3 urteko esperientzia du marka nahiz herrialdearen sustapenerako erakundeak eta marka kooperatiboak ezagutarazteko eta promozionatzeko ekitaldien eta pop-up esperientzia gastronomikoen diseinuan eta kudeaketan (Procolombia eta Marca Perú).
Project Gastronomía proiektuaren kudeatzailea: Basque Culinary Center-en sareko ekimen horren helburua da sukaldaritzaren etorkizuna aztertzea eta galdera bati erantzuna ematea: Nola sor genezake 2050. urteko elikadura-sistema?
Egun, BCC Innovation zentroko Joerak eta Ekintzailetzako lantaldean dago.
cerrar

JON ETXEBERRIA

abrir

JON ETXEBERRIA

Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntzako graduduna (LEINN), Mondragon Unibertsitatean.
Diseinu eta Erabiltzailearen Esperientzia masterra.
Gizarte Ekintzaile Gazteen lehiaketaren irabazle; Madrilgo Unibertsitate Europarraren lehiaketa horrek Sylvani Laureate eta Youth International fundazioen laguntza du.
Baiba the kitchen enpresaren eta The Juicy Community startuparen sortzaile eta bazkide.
Inbertitzailea, hala nola, Lola Market, Fotawa, Relendo, Payproapp, Brainlang, Vitcord, Cabify, Housers eta Coverfy startupetan.
cerrar

CAROLINA NAJAR

abrir

CAROLINA NAJAR

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Barne-ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko nazioarteko master exekutiboa.
Banaketa Enpresen Kudeatzaile eta Zuzendarientzako graduondokoa.
15 urte eman ditu Grupo EROSKIn lanean. Azken hiru urte eta erdian, Marketin, Bezero eta Marka Zuzendari izan da.
Baiba the kitchen eta The Juicy Community startuparen sortzaile eta bazkide.
Inbertitzailea, Fotawa eta Vitcord startupetan.
cerrar

CARLOS POLO

abrir

CARLOS POLO

NTS enpresaren jabe, cloud computing eta mugikortasun-zerbitzuen aholkularitza eta garapeneko konpainia liderra.
Bastarda saltsaren sortzailea: Kantauriko saltsa pikantea.
Startupetan inbertitzeko eta horiek sustatzeko MicroWave Ventures enpresaren bazkide.
Deustuko Unibertsitatean ingeniari gisa prestatutako ekintzailea.
Los canallas del cuarto cuadrante liburuaren idazlea.
cerrar

BEATRIZ ROMANOS

abrir

BEATRIZ ROMANOS

15 urte baino gehiagoko esperientzia du nazioarteko High Tech enpresen marketin, komunikazio eta negozio-garapenean.
Aholkularia ere bada, eta food tech, berrikuntza, estrategia eta marketinean espezializatua dago.
Halaber, TechFood Magazine aldizkariaren sortzailea da. Bertan, food tech kontzeptua bultzatzen du, bai eta startup, ekintzaile, sektoreko enpresa zein inbertitzaileei eskaintzen dizkien aukerak ere.
Beatrizek zenbait berrikuntza-proiektutan parte hartu du; hala nola, Talentum-elBulliLab, Talentum Startups-LAB, Imagine Food Tech BCC eta Techstars METRO (Retail and Hospitality).
cerrar

ELENA POZUETA

abrir

ELENA POZUETA

Madrilen jaioa (1980). Haurtzaroa Kalifornian eta Espainian igaro zuen.
Turismoan diplomatua, Alcala de Henaresko Unibertsitatean.
Hotel eta Jatetxeen Kudeaketa eta Zuzendaritzako graduondokoa, Lausanneko École Hôtelièren.
Nazioarteko eta diziplina anitzeko esperientzia du: sukaldaritza-zuzendaritzan, jatetxeen kudeaketan, hotelen zuzendariordetzan eta ekitaldi eta biltzarren antolaketan.
Egun, Sukaldaritzaren Kudeaketa irakasle da, Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduan.
cerrar

DANIEL MARTIN

abrir

DANIEL MARTIN

Ekintzailea, business angel, WEF gaztea eta teknikaria Correosen.
Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA sozietateko teknikaria da, eta 14 urteko esperientzia du logistikaren sektorean. Goi-mailako zenbait lanpostu izan ditu Correosen, beti berrikuntza eta teknologiari lotuak.
Egun, CorreosLabs proiektuan egiten du lan.
Business angel den heinean, startupetan inbertitu eta horiei aholku ematen die. Egun, Aholku Batzordean dago, eta beste 70 business angelekin batera lan egiten du, proiektu disruptoreak bultzatzeko.
Zenbait startup sortu ditu. Bere enpresa berria bioteknologiarekin eta bizitza-luzerarekin lotuta dago.
cerrar

JAVIER DE LA LLAVE

abrir

JAVIER DE LA LLAVE

Ingeniari informatikoa, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.
Paderborngo Unibertsitatean (Alemania) urtebetez ikasi ondoren, bere lanbide-karrera hasteko itzuli zen. Indran aritu zen lehendabizi, Destinian, ondoren. Eta, hala, startupen munduan sartu zen.
Nazioarteko taldeak kudeatzeko duen esperientziari eta bere anbizioari esker, 2 startup sortu ditu.
Bere hirugarren startupa, Comprea, Lola Marketek erosi zuen. Ordutik, enpresa horren Produktu eta Teknologia lantaldearen buru da.
cerrar

Alberto Jimenez

abrir

Alberto Jimenez

32 urte, Madrilgoa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna. Unibertsitatea bukatu bezain laster, bere lehen proiektua sortu zuen: Espainiara zetozen Erasmuseko ikasleekin lotutako online plataforma bat. Gero, Bukingo etorri zen, deskontua zuten produktu teknologikoen e-commerce bat. Ekimen horien artean, agentzia digital batean eta Microsoften Dublingo egoitzan lan egin zuen 3 urtez. Batez ere start-up teknologikoekin lotua, start-up batzuetan inbertitzaile amateurra da, adibidez: JobandTalent eta PetCoachen –horiekin arrakasta handia lortu du– eta gaur egun Pleneat (gastronomia) eta VeloHuben inbertitzailea da. Duela lau urtetik, sortzailekide eta CEOa da Smileat-en, haurrentzako elikadura % 100 ekologikoko marka batean.
cerrar

Nacho Aparicio

abrir

Nacho Aparicio

Leongoa izan arren, duela 16 urtetik Madrilen bizi da. Errugbiko jokalari eta publizista ohia, publizitate mundua utzi eta bere grinetako bati lotu zitzaion, gastronomia ekologikoari. David Yllera bazkidearekin batera, Mama Campo sortu zuen, gure herrialdeko elikadura eta gastronomia ekologikoaren alderdirik onena mundu guztiari hurbiltzeko helburua duen proiektu bat. Horretarako, beren produktuak eta ingurunea mimatzen dituzten ekoizle txikien aldeko apustua egiten du. Mama Campok, gaur egun, bi jatetxe Madrilen, hurbileko supermerkatu bat, ECOcatering enpresa % 100 jasangarri bat eta aireportuetan elikadura osasungarriko proiektu bat (lehenengoa Eivissako aireportuan zabaldu zuen, 2017an) ditu.
cerrar

Nacho Ormeño

abrir

Nacho Ormeño

Nacho Ormeño ingeniari informatikoa –Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan ikasi zuen– eta pianista da. Hamar urte baino gehiago lan egin zuen arlo teknologikoan, bezero hauentzat, besteak beste: Vodafone, Ono, BBVA, Espainiako Defentsa Ministerioa eta Europako Espazio Agentzia. Horren ondoren, Javier Megiasekin batera, Startupxplore sortzea erabaki zuen, hau da, sareko plataforma premium bat, non potentzial handiko startupetan inberti daitekeen, inbertitzaile profesional batek izango lituzkeen balorazio eta baldintza beretan. Halaber, Startupxplorek berak ere inbertitzen du startup horietan.
Startupxploreren helburu nagusia da bere inbertitzaileei inbertsio-aukeretara iristeko erraztasunak ematea eta kalitatezko startupen zerrenda orekatu eta dibertsifikatua sortzea (https://startupxplore.com/es/ )
Linkedinerako esteka: https://www.linkedin.com/in/nachoormeno/
Twitterrerako esteka: https://twitter.com/nacho_orme
Startupxploreren esteka:https://startupxplore.com
cerrar

Carlos Zamora

abrir

Carlos Zamora

Tras formarse en Glion (Suiza) y Nueva York y trabajar en Londres y Madrid (Grupo Vips), Carlos Zamora, abrió Deluz, en Santander, aliado con su hermana Lucía Zamora Gorbeña (con su madre María Gorbeña y su hermano Pablo, ambos fotógrafos, como socios).
Fue el germen de Grupo Deluz y Compañía, que hoy suma un equipo de 200 empleados y 11 restaurantes: Deluz, Días desur, El Machi, El Italiano, La Cantina y La Caseta de Bombas, en Santander; y La Carmencita, Celso y Manolo, La Vaquería Montañesa, Café Angélica y Café del Nuncio, en Madrid; junto con el catering Deluz.
Bajo diferentes ofertas, se trata de formatos de negocio con un punto en común: la búsqueda de personalidad a través de señas de identidad en parte derivadas y rescatadas de la memoria histórica de cada negocio.
cerrar

Izanami Martinez

abrir

Izanami Martinez

Antropóloga, emprendedora y creativa. Izanami lleva 14 años transformando ideas en proyectos viables, los últimos 7 en el mundo digital.
Lanzó Glossybox en España para Rocket Internet y fundó Nonabox, que en dos años se convirtió en el modelo de suscripción para embarazadas y mamás líder en Europa. Tras la venta de Nonabox España dirigió el lanzamiento de Doctor24, la primera plataforma de telemedicina de España y presidió la Asociación Española de Startups impulsando la creación de la Primera Ley Nacional de Startups que verá la luz el próximo año.
Desde hace 5 años comparte su experiencia impartiendo clases de forma regular en el Instituto de Empresa y en The Valley Business School. Actualmente lleva la Dirección Académica de Emprendimiento y Marketing en The Power MBA y ha colaborado de forma más esporádica con otras Business Schools como ESADE o IESE.
cerrar

Koldo Orrantia

abrir

Koldo Orrantia

Socio Director en DIPCOM Corporate y CEO Ekai Capital Patners. Koldo es Ingeniero informático y Executive MBA (mención de excelencia) por la Universidad del País Vasco. Cuenta con más de 20 años de experiencia profesional. Responsable de proyectos en España, Latinoamérica y Europa de la multinacional de IT Atos durante 15 años, en 2013 se incorpora como Socio Director a DIPCOM Corporate. Desde entonces, se especializa en la consultoría estratégica, asesorando a inversores corporativos y privados en el ámbito de la diversificación y nuevos negocios, vinculados a proyectos innovadores, disruptivos y relacionados con tecnologías emergentes. En Noviembre de 2016, confunda Ekai Capital Partners y asesora a nuevos proyectos empresariales en todo el ciclo de emprendimiento.
cerrar
top

Startups


Barissta

La plataforma móvil de Order&Payment para las mejores cafeterías independientes.

Coolloger

Coollogger es un proyecto centrado en la monitorización eficiente de la cadena de frío, con tecnología propia pendiente de patente y productos ya disponibles en más de 20 países.

Cuits & Beans

CUITS & BEANS nació en 2017 con el ambicioso propósito de desarrollar una gama de productos con base de legumbre cocida fresca y envasada al vacío. Una opción de proteína vegetal nueva, poco procesada, versátil y listas para consumir.

Food Save System

Mediante el uso de tecnologías móviles, IoT y la nube, el cumplimiento de la seguridad alimentaria es más rápido, más fácil y más seguro, protegiendo a las empresas y protegiendo a los clientes.

Foods For Tomorrow

Foods for Tomorrow ha co-creado un ingrediente basado en proteína vegetal que se ha registrado bajo la marca Heura y se basa en el desarrollo y comercialización de alimentos veganos innovadores. La propuesta de valor se basa en desarrollar alimentos que sean saludables, nutritivos, fáciles de cocinar y gastronómicamente sorprendentes.

Fotawa

Fotawa es el servicio de comida a oficinas original, saludable y sabrosa, a un precio asequible servida en 15 minutos ¡Un servicio de comida a oficinas para todos los días!

Nuestro objetivo es ser la solución favorita de los trabajadores en áreas urbanas que buscan comida de calidad y saludable sin invertir tantas horas en la cocina y evitando largos tiempos de entrega.

La Salmoreteca

La Salmoreteca, es un concepto gastronómico único, suma de ideas, ilusiones, pensamientos, que se mezclan y destilan, alrededor de uno de los 100 platos principales de la gastronomía española y andaluza y el más emblemático de la gastronomía cordobesa: El Salmorejo. Tienen un nuevo objetivo: desarrollar una nueva línea de negocio basado en el modelo de Franquicia.

MindFoodLand

En mindfooland ecocinamos con econciencia, ingredientes vegetales sin fuego para mantener todos sus nutrientes.

Ecomida para veggies, healthies, celiacos y personas con intolerancias, que distribuyen a través de restaurantes, maquinas de vending, caterings y tiendas gourmet. ¿Ecomemos?

NAIA

NAIA es la marca de ensaladas y verduras frescas, ecológicas y listas para consumir, gestionada por Lantegi Batuak, organización dedicada a generar oportunidades laborales para personas con discapacidad. Producidas en colaboración con diferentes explotaciones ecológicas de Bizkaia, las ensaladas y verduras NAIA nacen del compromiso con valores como la inclusión social, el consumo responsable, la producción local y el respeto al medio ambiente.

Servicio Qbar

ServicioQbaR, un sistema de gestión en estado puro para bares y restaurantes.

Sistema gratuito de gestión de pedidos entre los clientes y el establecimiento a través del móvil sin la obligación de descargar ninguna aplicación.

Uncovercity

Uncovercity son experiencias gastronómicas en las que no se conoce cuál es el destino hasta llegar a la puerta. Una nueva forma diferente e intrépida de disfrutar la gastronomía.

Las cenas sorpresa incluyen ida/vuelta en Cabify - como partner de movilidad - y la gastronomía completa en el restaurante o lugar singular.


top

IZEN EMATEA ITXITA

Uste baduzu zure proiektuak inkubatzeko programan lekua izan dezakeela eta gurekin batera hazi nahi baduzu, bidal iezaguzu proiektua izena emateko orriaren bidez.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Inkripzio fitxa

Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta gz, zip, gzip, rar, pdf, doc, docx motako fitxategiak


top

faqs

1 -Culinary Action!-eko egun guztietan joan naiteke?

Hauexek dira programaren datak:

Inkubategiaren hasiera: Otsailak 16.

Hautatuen berri ematea: Martxoak 28.

10 asteko inkubatze-prozesua. Apirilaren 26tik ekainaren 29ra. Prestakuntza presentzialeko 5 sail: apirilak 26-27, maiatzak 10-11, maiatzak 24-25, ekainak 7-8, ekainak 28-29.

linea
2 -Hauta nazakete?

Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, zure proiektua Culinary Action! Inkubategian parte hartzeko hauta dezakete.

Gutxieneko produktu bideragarria duzu?

Salmenten lehen metrikarik duzu?

Zure negozioa haztea nahi duzu?

Ahalegin guztiak zure proiektura bideratu ditzakezu?

linea
3 -Zein dira hautaketa-irizpideak?

Proiektuak elikadurarekin eta gastronomiarekin lotuta egon behar dira zuzenean. Horrek ez ditu baztertzen garapen teknologikoan oinarritutako lan-karga duten proiektuak edo beste mota bateko proiektuak, betiere aipatutakoarekin zuzenean lotuta badaude. Adibidez: janaria online banatzeko aplikazio bat.

Negozio-ereduak eta balio-proposamenak merkatuaren benetako arazo bati irtenbidea eman behar diote eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Lantaldea gutxienez bi kidek osatu beharko dute.

Lantaldea libre egon behar da lanaldi osoan lan egiteko 10 asteetan. Horrela, gai izango dira programak ezarritako helburuak eta adierazleak betetzeko.

linea
4 -Zenbat balio du Culinary Action! Inkubategian parte hartzeak? Zein da gure negozio-eredua?

Inkubategiaren bosgarren edizioan parte hartzeko hautatutako proiektuek ez dute inkubatzeko programa ordaindu behar.

Basque Culinary Centerrek ez du startup-en kapitalean inbertitzen, ezta ordainetan enpresaren kapitalaren ehuneko bat jasotzen ere. BCCk konpromisoa hartzen du BCCren ekosistemako kontaktuen bidez startup-ei laguntzeko.

Hala ere, inkubatzeko programa finantzatzeko helburuarekin, Basque Culinary Centerrek eta startup-ak kontratu bat sinatzen dute inkubatzeko programa hasi aurretik. Kontratu horren bidez, adosten da Basque Culinary Centerrek inkubatzeko programan parte hartzen duen startup-aren eta gure sareko kontaktuen (elikaduraren arloko enpresak, jatetxeak eta abar) arteko harreman komertzialen % 5 jasoko duela. Kontratuaren iraupena 8 hilabetekoa izango da, eta indarrean egongo da programaren bi hilabeteetan eta bukatu ondorengo 6 hilabeteetan. Laburbilduz, kontratua 2018ko apirilaren 26an hasiko da eta indarrean egongo da 2018ko abenduaren 31ra arte. (Startup bakoitzarekin definitu beharrekoa bai kontratu bai firmarekin).

linea
5 -Nire produktu/zerbitzu originala seguru dago?

Uste dugu garrantzitsua dela gure proiektuak partekatzea, berrikuntza eta garapena bultzatzen dituenez.

Hautatzen ez badituzte, zuen proiektuen konfidentzialtasuna errespetatuko dugu, horren nortasunak bere horretan jarraituko du eta epaileek bakarrik ikusiko dute.

linea
6 -Zer gertatuko da Inkubategiaren ondoren?

10 asteko programaren ondoren, Culinary Action!-en eta Basque Culinary Centerren komunitateekin bat egingo duzue.

Culinary Action!-en kontzientziatuta gaude gure zerbitzuez harago joateko eta «programa itxi» honen esperientzia luzatzeko.

Ekintzaileen lantalde GUZTIEK Culinary Action!-en komunitateko kide sentitzen jarraitzea nahi dugu, baita gurekin gertuko harremana izaten jarraitzea ere. Halaber, hurrengo edizioetan gonbidatu gisa parte hartu ahalko dute, parte-hartzaileei ideiak emateko, eta gure komunitatearen ekitaldietara ere joan ahalko dira.

linea
7 -Arazoak ditut eskaeraren inprimakiarekin, Culinary Action!-eko norbaitekin hitz egin dezaket lagundu diezadan?

Ziurtatu ohiko galderak eta aurkezteko gida ondo irakurri dituzula. Hori eginda ere galderarik baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan culinaryaction@bculinary.com helbidearen bidez.

linea
8 -Nire eskaera ondo jaso dute?

Ez baduzu 2-3 egunean aurkeztu zarela berresteko mezu elektronikorik jaso, arazoren bat egon dela esan nahi du.

Kezkarik baduzu, mesedez, idatz iezaguzu helbide honetara: culinaryaction@bculinary.com

linea


top

Harremanetarako

Basque Culinary Center

Paseo Juan Avelino Barriola, 101
20009 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
Harremanetarako telefonoa 902 540 866 | Fax: 943574 502
Latitud GPS: N 43º17'15.39"
Longitud GPS: W 1º59'14.13"
HARREMANETARAKO FORMULARIOA