Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

 

Otsailaren 1ean eta 2an, Basque Culinary Centerrek Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren hirugarren edizioa egingo du. Aurreko urteetan bezala, esperientziak, ikuspegiak eta kudeaketa-estrategiak ikasteko eta trukatzeko topagune aparta izango da. Oraingo honetan, hiri-ekintzailetza azpimarratuko dugu bereziki; hain zuzen, hiri handien errealitateak elikagaiak jateko, ekoizteko eta banatzeko modua baldintzatzen duela azaltzeko lekukotasunak partekatuko ditugu entzuleekin.

Ekitaldi hori Culinary Action! ekimenaren esparruan kokatzen da eta nekazaritzako elikagaien eta jatetxeen sektoreetako mundu osoko ekintzaileak bilduko ditu Donostian. Konexioak lotzeko, joerak antzemateko eta eredu arrakastatsuak aurrez aurre ezagutzeko aukera paregabea izango da, zalantzarik gabe. Hain zuzen, horren guztiaren berri emango diguten aditu taldean aipagarriak dira, besteak beste, Gastón Acurio perutarra (jatetxeen munduan itzal handiena duten pertsonetako bat, 35 jatetxe baino gehiago sortuta 13 herrialdetan); José Avillez sukaldaria (6 jatetxetik gora Portugalen); Ricard Camarena (punta-puntako sukaldaria eta ekintzailea Valentzian); eta Fia Gulliksson suediarra, Food in Actionekoa. Programan sakon aztertuko dira negozio-formatu berriak: food-truckak, jatetxe mutanteak, pop upak eta gehiago. Gainera, finantzaketa alternatiborako ereduak partekatu eta hainbat mahai inguru eta lantegi egingo dira monetizazioari, finantzei, kontzeptualizazioari, branding pertsonalari eta marketin pertsonalari buruz.

“Ekintzailetzara bideratutako bokazioa sustatzen jarraitzen dugu eta, ildo horretan, jendea inspiratzeko eta kutsatzeko, baina, batez ere, aktibatzeko eremua eskaini nahi dugu. Ekiteko gogoa eta ideia onak dituzten pertsonek Culinary Action Foro honetan euren proiektuak arrakastaz garatzeko lekukotza baliagarriak eta tresna zehatzak eskuratzea espero dugu”, azaldu digu Joxe Mari Aizegak, BCCko zuzendari nagusiak.

Ez galdu aukera. Zure zain gaude!


PROGRAMA

Astelehena Otsailak 2

08:30 Ekintzaileak erregistratzea

09:30 Zuen tokietara, prest…

09:45-11:15 Txostenak

  • Ricard Camarena
  • José Avilléz
  • Eduardo Elorriaga

11:15 -12:00 Mahai-ingurua

  • Carles Tejedor eta Estanis Carenzo: Eskemak apurtzen, formatu eta negozio-aukera berriak. Marta Fernández Guadañok moderatutako mahai-ingurua

12:00 Coffee break

12:30 - 14:30 Culinary Action! tailerrak

14:30 Bazkaria

16:00- 17:45 Txostenak

  • Antonio J Perez.
  • Carina Soto
  • Gaston Acurio
  • Ekintzailearen Basque Country CA! saria ematea

 

Asteartea Otsailak

08:30 Ekintzaileak erregistratzea

09:30 Zuen tokietara, prest…

9:45-10:45 Txostenak

  • Fia Gulliksson
  • Trine Hahnemann

10:45- 11:45 Mahai-ingurua

  • Rubén Valbuena, Xabier de la Maza eta Santiago Rigoni: Errentagarritasuna artisautzan, produktura bideratutako ekintzailetza. Izaskun Zurbituk moderatutako

11:45 - 12:15 Coffee break

12:15 - 14:00 Culinary Action! tailerrak

14:00 Bazkaria

15:30 - 16:00 Finantziazio alternatiboa: eskura ditugun baliabideak. Elena Pozueta

16:00 -16:30  Inkubagailuko esperientziak: Fred, Wimo, Toptasting

16:30 -18:00 World Kafea

HIZLARIAK

Beraien ideietan sinetsi eta aurrera eraman zituzten ekintzaileen esperientziak ezagutuko ditugu. Nekazaritzako elikagaien alorreko ekoizleek, edarien alorrekoek eta nazioko eta nazioarteko jatetxeen alorreko enpresaburuek hartuko dute parte, beren esperientziak partekatuz. Besteak beste, honako hauek izango ditugu

trayectoria

.

trayectoria

José Avillez / Belcanto

Portugal

trayectoria

José Avillez / Belcanto

Portugal

Portugaleko sukaldaritzako izen handien artean nabarmena da José Avillez chefarena, eta aipagarriak dira bere ekiteko eta haratago joateko gogoa. Enpresa Komunikazioan lizentziatu ondoren sartu zen sukaldaritzaren munduan. Sei jatetxe ditu, bost Lisboan eta beste bat Porton. Belcanto izenekoarekin bi Michelin izar lortu zituen eta The World's 50 Best Restaurants zerrendan sartu zen. Etengabe ari da berrasmatzen, negozio-kontzeptu berriak bilatzen. Horren adierazgarri dira, besteak beste, abian duen take away zerbitzua eta bere ardo marka.

trayectoria

Gaston Acurio / Astrid & Gaston

Perú

trayectoria

Gaston Acurio / Astrid & Gaston

Perú

Munduko 13 estatu baino gehiagotan 35etik gora jatetxe ditu Gastón Acuriok. Bere eskualdeko sukaldari onenetakoa izateaz gain, munduko gastronomia-enpresaburu ospetsuenetakoa da (2005eko Urteko Enpresaburua, América Economia aldizkariaren arabera). Aitzindaria da Peruko iraultza geldiezinean, eta paregabea da sukaldaritzaren bidez gizarte-garapena sustatzeko egiten duen lana.

trayectoria

Ricard Camarena / Ricard Camarena

España

trayectoria

Ricard Camarena / Ricard Camarena

España

Sukaldari geldiezin eta ekintzailea izanik, berak “Camarena unibertsoa” esaten dionaren kudeatzailea da: Ricard Camarena Restaurant (Michelin izar bat), Canalla Bistró, Central Bar eta Ricard Camarena Colón. Gainera, I+G zentroa eta prestakuntzarako gunea den Ricard Camarena Lab ere jarria du abian. Benetako erreferentzia da Valentzian, zaporearen eta sasoiko produktuen aldekoa.

trayectoria

trayectoria

Kosmopolita hutsa, grina aseezinekoa. Buenos Airesen jaio arren, Tokion, New Yorken, Parisen eta beste bizi izateak jakin-mina biztuarazi zion eta jakin-min horrexekin jarduten du zaporeak konbinatu eta konbentzio guztiei ihes egiten dien formatuak lortzen. Sukaldaria eta aldi berean enpresaria, sorkuntzari lotutako lokalak bultzatzen ditu etengabe. Horren adibide dira Sudestada eta Chifa, Picsa pizzeria, Chifa Boteco informala, bai eta Chifa Camión eta La Virgen food truckak ere.

trayectoria

Rubén Valbuena

España

trayectoria

Rubén Valbuena

España

Valladolideko herri txiki batean Cantagrullas abeletxea sortu zuen eta Espainiako artisau-gaztarik onenetakoa ekoizten du bertan, ardi-esne gordina erabiliz. Geografian eta aukeretan doktorea, NBEren aholkularia, buru-belarri murgildu da proiektu horretan, teknologiaren onurei bizkarra eman gabe, tradiziozko jardunbidea berreskuratzeko asmoz.

trayectoria

Eduardo Elorriaga / Hermeneus

Euskadi

trayectoria

Eduardo Elorriaga / Hermeneus

Euskadi

Janari ekologikoaren zuzeneko online-salmentan Espainiako azokarik handiena den Hermeneus-en zuzendari exekutiboa eta sortzaileetako bat da. Bertan, eroslea zuzenean jartzen da ekoizlearekin harremanetan, bitartekorik gabe. Gogotsu aritu da teknologia berriak eta sare sozialetara bideratutako negozio-eredu berriak garatzen.

trayectoria

Fia Gulliksson / Food in Action

Suecia

trayectoria

Fia Gulliksson / Food in Action

Suecia

Enpresaburu sortzailea da, 2009an Östersund udalerriak UNESCOren Programan aurkeztutako Creative Cities of Gastronomy egitasmoaren aitzindaria. Food In Action erakundearen sortzaile eta zuzendari exekutiboa, Brunkullans tea-ren jabea eta Jazzkotet-en sortzaileetako bat. Jämtland eskualdearen enbaxadore gastronomikoa izan zen eta, aldi berean, Sveriges Radio irratiko Meny I P1 irratsaioan anfitrioi-lanetan aritu zen 2011 eta 2014 artean.

trayectoria

Antonio J Pérez

España

trayectoria

Antonio J Pérez

España

.

trayectoria

España

trayectoria

España

Espainiartutako argentinarra, Patricia Alda bazkidearekin batera sortu zuen Madrilen Toma Café, kafe eta espressoen etxea. Malasaña auzoa suspertzen laguntzeko darabilten grinaren berri ematen digute erabiltzen dituzten produktuen ugaritasunak eta estiloak, eskaintzen dituzten nahasketak eta txigortuak, bai eta xehetasunak zaintzeko arretak ere. Espainiako “Specialty Coffee” merkatuko aitzindariak dira.

 

trayectoria

Carles Tejedor / Olimotion

España

trayectoria

Carles Tejedor / Olimotion

España

Sukaldari izarduna ez ezik, enpresari arrakastatsua ere bada. Bere Olimotion enpresa mundu mailako erreferentzia da Oliba Olio Birjina Estraren inguruko ikerkuntzan eta sukaldaritza-sorkuntzan. Horretaz gain, El Nacional zuzentzen du Bartzelonan: 3.500 metro koadroko espazioa da, lau jatetxerekin eta lau barrarekin, 2.500 bezerotik gora hartzeko gaitasunarekin. Eta, gainera, Speakeasy eta The Academy sukaldariak zuzentzen ditu.

trayectoria

Carina Soto / Quixotic Projects

Francia

trayectoria

Carina Soto / Quixotic Projects

Francia

Quixotic Projects-en aitzindaria eta sortzaileetako bat da. Jatetxeen sektorean Paris astintzen ari den ekintzailetza-taldea da hori, eta nortasun handiko proposamenak jarri ditu abian, hala nola, Candelaria, Glass, Le Mary Celeste eta Hero establezimenduetan. Kolonbian jaio eta hazi bazen ere, Carina Parisera joan zen Soziologia eta frantsesa ikastera. Elikagaien eta edarien industriak erakarrita, Marketinean eta Ostalaritza Kudeaketan trebatzea erabaki zuen. 2007an ekin zion tabernari profesionalaren ibilbideari eta sari garrantzitsuak irabazi zituen, koktelak diseinatu zituen hainbat markarentzat eta aholkulari-lanetan aritu zen bere negozioa martxan jarri zuen arte.

 

 

trayectoria

Lantegien dinamizatzaileak

Adela Balderas

Euskadi

trayectoria

Adela Balderas

Euskadi

Jatetxeak berritu eta kudeatzeko Masterraren koordinatzaile da Adela, Basque Culinary Centerren. Halaber, irakasle da Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduan, ikastegi berean. Visiting Research Fellow Oxfordeko unibertsitatean eta baita aholkulari ere marketin eta negozioen inguruan.

trayectoria

Belén Villodas

España

trayectoria

Belén Villodas

España

Publizitatean, marketinean eta berrikuntzan eskarmentu handia du. Horri esker, gastronomia-produktu berriak kontzeptualizatu eta sortzeko gakoak laburbildu eta parteka ditzake. Heineken Españaren Beer & Food enpresako proiektu berrien arduraduna izan zen, eta gaur egun Wonderfoods Brand Corporation taldearentzat egiten du lan. Bertan, ostalaritzako negozio-kontzeptu berriak lantzen dituzte, Tommy Mel’s frankizia, adibidez.

trayectoria

Oskar Santamaria

Euskadi

trayectoria

Oskar Santamaria

Euskadi

.

trayectoria

Xabier De La Maza

Euskadi

trayectoria

Xabier De La Maza

Euskadi

Euskadin puntako ekintzailea dugu Xabier. Beste bazkide batzuekin batera enpresa arrakastatsuak sortu ditu, besteak beste, The Glutton Club, La Salsera, Pantori gastronomiako artisau erako produktuen denda eta The Loaf Bakery, Espainiako okindegi onenetakoa. Gainera, hainbat ekitaldiren arduraduna da, Musika Parkean, esaterako, non jatekoa ondo pasatzeko abiapuntua den.

trayectoria

Carlos Polo

Euskadi

trayectoria

Carlos Polo

Euskadi

Aholkularitza arloan eta Mugikortasun- eta Cloud Computing-zerbitzuak garatzen punta-puntakoa den NTS enpresaren jabea da, eta startup negozioak sustatu eta horietan inbertitzen duen MicroWave Ventures enpresako bazkidea. {0>Emprendedor formado como ingeniero en la Universidad de Deusto, es profesor de Finanzas y Emprendizaje en el Basque Culinary Center.<}0{>Ekintzaileak ingeniaritza ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Finantzetako eta Ekintzailetzako irakaslea da Basque Culinary Centerren.

trayectoria

Jose Javier Albizu

Euskadi

trayectoria

Jose Javier Albizu

Euskadi

José Javier (“Jota” ikasleentzat) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Lan Zientzietan lizentziaduna Madrilgo Universidad European. Ekonomia eta Finantzen irakasle da Basque Culinary Centerren.

trayectoria

LANTEGIAK

Culinary Action foroaren bi jardunaldietan gauzatuko diren lantegien helburua ekintzailetzan sakontzea da, jarduera dinamiko eta praktikoen bidez. Lantegi horiek talde txikiak hartzeko prestatuta daude, denbora hobeto aprobetxatzeko eta negozio edo ideia pertsonaletan hainbat kontzeptu aplikatu ahal izateko. Beren alorretan esperientzia handia duten profesionalek ematen dituzte. Zure ideia ondo garatua baduzu edo oraindik inspirazio bila ari bazara, zure neurrirako lantegia aurki dezakezu.

1. Zure negoziorako finantza-osagaiak

2. Negozio-ereduak: arrakastarako koordenatuak

3.

4. Negozioa eta diseinua, joera berriak helburu

5. Nola diru bihurtu ideia bat? Saltsaren erdian

6. Branding pertsonala: Zein da zure marka?

IZENA EMATEA

Sentitzen dugu, baina ezin da izen eman.

ARGAZKI ATALA

BIDEOAK

III Foro Internacional de Emprendedores CA! 2016 Presentación

III Foro Internacional de Emprendedores CA! 2016 Resumen

Harremanetarako

Basque Culinary Center

Paseo Juan Avelino Barriola, 101

20009 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Tlf. 902 540 866 | Fax: 943574 502


e-mail: culinaryaction@bculinary.com

Harremanetarako formularioa


Kolaboratzaileak

Basque Culinary Center

Babesleak

HAZI Heineken