Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

 
Culinary Action Nazioarteko Foroaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. 2015eko otsailaren 5ean eta 6an egingo da eta Basque Culinary Centerrek gastronomiaren alorrean ekintzailetza sustatzeko eta aukera berriak sortzeko bultzatutako ekimena da.

Hala, Donostia nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren alorreko ekintzaileen topaleku izango da bigarren urtez jarraian.

Ekintzaile-bokazioa izanik, nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren alorrean aukera bila ari diren pertsonentzako ekimena da.

Culinary Action foroa ez da ohiko foro bat, baizik eta bi egunez zabalik egongo den elkargunea. Bertan, nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren alorreko esperientziak trukatuko ditugu, bizipen, hitzaldi eta lantegien bidez.

Zain gaituzu.
HASIERA

PROGRAMA

ast 2014ko otsailaren 3a,

08.15 Akreditazioak hartzea

09.00 Aurkezpena eta irekiera

09.15 Hitzaldiak

         Xavier Güell

         Fraser Doherty

         Antonio Muiños

10.45 Mahai-ingurua

         José Andrés y Martin Berasategui

11.30 Kafea hartzeko etenaldia

12.00 Lantegi dinamikoak

14.00 Makro bazkaria

15.30 Hitzaldiak

         Carlos Yescas

         Garikoitz Rios

         Domingo Ojeda

17.00 World kafea

18.30 Lehen egunaren amaiera

19.30 Pitch&Beer by Heineken

asteartea 2014ko otsailaren 4a

08.15 Akreditazioak hartzea

09.00 Egunaren aurkezpena

09.15 Hitzaldiak

         Pablo Mazo

         Giannola Nonino

         Victor Alarcón

         Andoni Luis Aduriz

11.30 Kafea hartzeko etenaldia

12.00 Lantegi dinamikoak

14.00 Mikro bazkaria

15.30 Kristalizazio-lantegia

17.00 Itxiera

HIZLARIAK

Beraien ideietan sinetsi eta aurrera eraman zituzten ekintzaileen esperientziak ezagutuko ditugu. Nekazaritzako elikagaien alorreko ekoizleek, edarien alorrekoek eta nazioko eta nazioarteko jatetxeen alorreko enpresaburuek hartuko dute parte, beren esperientziak partekatuz. Besteak beste, honako hauek izango ditugu

GARIKOITZ RIOS

trayectoria

GARIKOITZ RIOS

Itsasmendi

Bizkaiko mahastizaintzaren susperraldiaren eragilea eta jardun hori duin bihurtzeko borrokalari nekagaitza, Garikoitzek bere upategi propioa sortu zuen bi ardatz nagusiren inguruan: kalitatea eta iraunkortasuna. Bere txakolin-upategian tokikotasunaren eta tradizioaren kontzeptuak trataera garaikidez eta proiekzio internazionalez lantzen dira.

Web: http://www.bodegasitsasmendi.com

trayectoria

DOMINGO OJEDA

trayectoria

DOMINGO OJEDA

Happy Pills

Betiko produktu bat, litxarreriak, eraberritzen zituen negozio berritzailea jarri zuen abian Domingok. Zoriontasun-kontzeptuari lotutako packagingari eta saltegien diseinuari esker, helduentzako marka bat sortzea lortu du.

Web: http://www.happypills.es/es/

trayectoria

ANTONIO MUIÑOS

trayectoria

ANTONIO MUIÑOS

Porto Muiños

Algen ezaugarri organoleptikoen etengabeko azterketari eta sustapenari esker lortu du arrakasta Antonioren enpresak. 15 urte eskasetan, Porto Muiños erreferentzia bihurtu da algen bilketan eta bost kontinenteetara esportatzen ditu produktuak.

http://www.portomuinos.com

trayectoria

ANDONI LUIS ADURIZ

trayectoria

ANDONI LUIS ADURIZ

Mugaritz

Chef handiekin trebatu ondoren, Mugaritzekin ekin zion bakarkako jardunari. Gaur egun munduko gastronomiako jatetxerik ospetsuenetako bat da, bi Michelin izar eskuratuta. Azti-Tecnaliarekin batera jarduten du elikaduraren sektorean berrikuntza sustatzen.

Web: http://www.mugaritz.com

trayectoria

XAVIER GÜELL

trayectoria

XAVIER GÜELL

Sibarit.us

Multinazional handien aholkulari digitala, 2006an bere lehen enpresa sortu zuen: Tendencias.TV. Harrezkero hainbat proiektu sortu ditu, besteak beste Cava&Tweets, Trinxat eta Sibarit.us. Serieko ekintzailea, gastronomiarekiko lana ogibide bihurtu zuen.

Web: http://www.xavierguell.com

trayectoria

MARIA CANABAL

trayectoria

MARIA CANABAL

Joera-bilatzailea eta hainbat aldizkaritan artikulugilea, hala nola Monoclen, Gourmeten edo Apiciusen.

Web: http://about.me/maria.canabal/

trayectoria

JOSÉ ANDRÉS

trayectoria

JOSÉ ANDRÉS

2011n James Beard fundazioak chef bikain izendatu zuen, eta Time aldizkariak 2012an munduan itzal handiena duten 100 pertsonen artean sartu zuen. Elikaduraren alorreko gaien defendatzaile sutsua, sortzailea, irakaslea, telebistako pertsonaia eta ThinkFoodGroupeko (TFG) chefa eta jabea ere bada. Washington DCn, Las Vegasen, Los Angelesen, Miamin eta Puerto Ricon ospe handia lortu duten kontzeptu gastronomikoen atzean dago TFG: besteak beste, minibar by José Andrés, Zaytinya, Oyamel, Jaleo eta China Poblano Las Vegasen; The Bazaar by José Andrés SLS Hotel Beverly Hillsen eta South Beachen; bai eta Dorado Beachen, Puerto Ricoko Ritz-Carltonen erreserban dagoen Mi Casa ere. TFGk proiektu sortzaileak, hezkuntzari lotutakoak eta hedabideen alorrekoak bultzatzen ditu, José Andrésen ahalegin filantropiko eta sozialekin batera. Askotan aitortu zaio Estatu Batuetan "Espainiako sukaldaritzaren booma" sortu izana, baina horretaz gain, Andrés Nazioarteko Sukaldaritza Zentroko (ICC, ingelesez), espainiar ikerketen Dekanoa ere bada. Esan behar da ICC dela Estatu Batuetan alor horretan sortutako lehen programa, eta programa bakarra. Andrés Made in Spain sukaldaritza-saioko aurkezlea eta produktore exekutiboa da. Berak idatzitako sukaldaritza-liburuen artean daude Tapas: A Taste of Spain in America eta Made in Spain. Berrikitan Espainiako sukaldaritza-produktuen linea bat merkaturatu du José Andrés Foods markarekin. Harvarden "Zientzia eta Sukaldaritza" irakasten du eta elikadurari eta gizarte-zientziei buruzko ikastaroa ematen du George Washington Unibertsitatean. World Central Kitchen irabazi-asmorik gabeko antolakundearen sortzailea da Andrés. Fundazio horren helburuen artean dago, besteak beste, munduan zehar baliabide gutxirekin eta giza krisi-egoeretan dauden pertsona hauskorrak elikatu eta ahalduntzea.

trayectoria

CARLOS YESCAS

Mejico

trayectoria

CARLOS YESCAS

Mejico

Lactography

"World Cheese Awards" sarietako epaimahaikidea eta Mexikoko Gaztaren Institutuaren sortzaileetako bat. Ahizparekin batera, Lactography enpresa sortu zuen. Enpresak Mexikoko gazta artisauak sustatu eta tokiko eta landa-eremuko ekonomiak bultzatzen ditu. 

Web: http://lactography.com

trayectoria

BRUNO OTEIZA

Méjico

trayectoria

BRUNO OTEIZA

Méjico

Biko

Sukaldari karismatikoa eta munduko 50 jatetxerik onenetako baten jabekidea.

trayectoria

GIANNOLA NONINO

Italia

trayectoria

GIANNOLA NONINO

Italia

Nonino

Ingurumenarekiko sentikorra den Giannolak Italiako Nonino enpresa -italiar grapparen berpizkundearen protagonista- zuzentzen du. Sekula konforme gelditzen ez den pertsona horrek "Nonino Saria" sortu zuen 1975ean. Geroago Nobel Saria eskuratu duten hainbat pertsonak eskuratu dute sari hori.

Web: http://www.grappanonino.it/it/

trayectoria

XABIER DE LA MAZA

trayectoria

XABIER DE LA MAZA

Ekonomista eta serieko ekintzailea: La Salera, The Glutton Club, Musika Parkean.

Web: http://www.lasalsera.net

trayectoria

AIALA HERNANDO

trayectoria

AIALA HERNANDO

Sorkuntza-kontsultorea, sukaldaritza-alorreko argazkilari eta estilista.

Web: http://www.aialahernando.com

trayectoria

FRASER DOHERTY

Reino Unido

trayectoria

FRASER DOHERTY

Reino Unido

SuperJam

14 urte zituela % 100 frutaz egindako mermelada, amonaren errezetaz egina, saltzen hasi zen. Gaur egun, 25 urterekin, mundu osoko 2.000 supermerkatutan baino gehiagotan saltzen du, Tesco eta Walmart supermerkatuetan barne. Era berean, "SuperJam Tea Parties" direlakoen bidez, bere gizarte-proiektua ere eratu du. 

Web: http://www.fraserdoherty.com

trayectoria

MARTIN BERASATEGUI

Espaina

trayectoria

MARTIN BERASATEGUI

Espaina

Martín Berasategui da Espainiako Estatuan Michelin izar gehien -zazpi- dituen sukaldaria. 1993an, 33 urte zituela, bihurtu zen ospetsu, Oneka Arregui emaztearekin batera Lasarten, Donostiatik 7 km-ra, jatetxea ireki zuenean. Sukaldaritzako trebakuntza Donostiako Alde Zaharreko Bodegón Alejandro jatetxe ahantzezinean abiatu zuen. Bertan hasi zen sukaldean amarekin eta izebarekin batera, eta bertan eskuratu zuen bere lehen Michelin izarra, 1986an. Harrezkero ziztu bizian nabarmendu da sukaldaritzan, eta gaur egun jatetxe ugariren aholkularia da, Espainian ez ezik, Txinan eta Amerikan ere. Bizitza osoan jardunean, ekinez eta diziplinaz, gehien gustatzen zaion zereginean: sukalde lanetan.

Web: http://www.martinberasategui.com

trayectoria

VICTOR ALARCÓN

Espaina

trayectoria

VICTOR ALARCÓN

Espaina

Mercado de San Miguel

Bere emaztearekin batera, Victorrek Madrilgo San Miguel Merkatu historikoa berpiztea lortu du. XX. mendearen hasierako "Burdinaren Arkitekturan" eraikitako handizkako merkatu bakarrean, gastronomia kultura-ekitaldien esparruan kokatzea lortu du.

Web: http://www.mercadodesanmiguel.es

trayectoria

LANTEGIAK

Culinary Action foroaren bi jardunaldietan gauzatuko diren lantegien helburua ekintzailetzan sakontzea da, jarduera dinamiko eta praktikoen bidez. Lantegi horiek talde txikiak hartzeko prestatuta daude, denbora hobeto aprobetxatzeko eta negozio edo ideia pertsonaletan hainbat kontzeptu aplikatu ahal izateko. Beren alorretan esperientzia handia duten profesionalek ematen dituzte. Zure ideia ondo garatua baduzu edo oraindik inspirazio bila ari bazara, zure neurrirako lantegia aurki dezakezu.

1. Ideiatik negoziora: 48 hours food incubator *

Izaskun Zurbituk eta Eneko Izquierdok dinamizatuta

Zer egin zure ideia 48 ordu baino lehen negozio-plan erreala bihurtzeko. Lantegian, negozio-ideiak dituzten ekintzaileek inbertsiogileak izan zituzten entzule, eta euren proiektua hobetzeko feedbacka eta monitarizazioa jaso zuten.

2. Produktutik finantzaketara: ideiak mostradorearen beste aldetik

Carlos Polok dinamizatuta

Finantzaketa- eta inbertsio-alorreko adituekin batera arituz, gaur egun merkatuan dauden finantzaketa-iturriak aztertu ziren: ekintzaileentzako laguntzak, crowdfundinga, inbertsio pribatua, etab.

3. What is next: Elikadura. "Elikagai bat, negozio bat"

Helena Vaellok dinamizatuta

Lantegi horretan, nekazaritzako elikagaien sektorea definituko duten joerak aztertu ziren. Zer joera daude gaur egun? Non begiratu behar dugu? Nork definitzen ditu joera horiek?

4. What is next: Gastronomia. "Azken joerak"

Maria Canabalek dinamizatuta

Gastronomiaren munduan joera markatuko duten negozio-ereduak aurkeztu ziren lantegi horretan, negoziorik adierazgarrienen bidez. Munduan dauden berrikuntza guztien zain egoten diren joera-ehiztariak ere izan ziren bertan.

5. Zure negozio-eredua diseinatzeko osagaiak

Xabier de la Mazak dinamizatuta

Balio-proposamena eta negozio-eredua diseinatzeko oinarrizko tresna eta teknikak aurkeztu ziren. Ez zen beharrezkoa partaideek negozio-ideiarik izatea: bide berri bat, ekintzailetza, deskubritzeko jakin-mina eta gogoa izan ziren lantegi horretan parte hartzeko baldintza bakarrak.

6. Ekintzaile izatea: pasiotik negoziora

Adela Balderasek dinamizatuta

Bi ekintzaile arrakastatsuk pasioa ogibide bihurtzeko sekretua partekatu zuten. Nola lotu gure pasioak eta gure ogibidea? Zein dira arrakastaren gakoak? Nola ikasi porrotetik?

7. Esperientzia bat sortzea. produktua berriz asmatzeko artea

Aiala Hernandok dinamizatuta

Arrakasta izateko, ezinbestekoa da norbere burua berriz asmatzea. Lantegi horretan produktuak/zerbitzuak esperientzia bihurtzeko gakoak deskubritu ziren. Diseinuko, irudiko eta kontzeptualizazioko adituek funtsezko ideia eta metodologiak aurkeztu zituzten.

LABURPENA

Basque Culinary Centerrek 'Culinary Action!' Gastronomiaren eta Elikaduraren Alorreko Nazioarteko I. Ekintzailetza Foruma burutu du Donostiako egoitzan.

Ekitaldian gastronomia- eta elikadura-alorreko nazioarteko ekintzaile ospetsuak bildu dira, eta negozioei ekitean bizi izan duten esperientzia kontatzeaz gain, sukaldaritza-joerei buruzko pistak ere eman dituzte. "Sukaldaritza-alorreko ekintzailetza aktibatzeko lehen ekimena da, eta bi egun horiek proiektu, hausnarketa eta ikuspegiak partekatzeko balio izango dutela espero dugu. Parte hartu, hitz egin eta elkarrekin aritzea nahi izan dugu. Aztertutako proiektu guztiak elikadurari lotuta daude, baina agerian uzten dute ez dagoela elikadura-alorrean ekiteko bide bakarrik", adierazi zuen Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak. “Une honetan sektore horretako negozio berriak sustatu eta tokiko garapena bultzatu behar dugu", erantsi zuen Euken Sesék, BCCrekin eta Heinekenekin batera foruma antolatu duen Donostiako Sustapena sozietate publikoko zuzendariak.

Mahai-ingurua

Astelehenean mahai-ingurua izan zen José Andrés eta Martín Berasategi sukaldari-enpresarien partaidetzarekin.

ThinkFoodGroup taldearen bidez (110 milioi dolar -81,5 milioi euro- fakturatu eta 1.300 langileko plantilla du taldeak), José Andrések hainbat negozio-kontzeptu lantzen dituzten 15 jatetxe zuzentzen ditu. Estatu Batuetan finkatutako asturiar sukaldariak ekintzailetzan hastera animatu zuen. "Otordu lasterreko etorkizuneko 'Zara' izango direnak sortuko dituen enpresa-eredua amestu behar dugu", adierazi zuen. "Goi-mailako sukaldaritzan eta, noski, tapetan eta pintxoetan ere bizkorrak bagara, zergatik ez gara berdinak izango kalitatekoa, arina, hurbila eta atsegina izango den otordu lasterrean?", azaldu zuen.

Martin Berasategik, bere aldetik, Bartzelonan, Kanarietan, Txinan, Mexikon eta Dominikar Errepublikan garatzen ditu negozioak, Lasarteko (Gipuzkoa) egoitzatik abiatuta. Berasategik euren negozioak abian jartzera animatu zituen chef gazteak. “Nik lortu badut, besteek ere lor dezakete. Ezer ez da lortzen tartean lan itzelik ez badago", ziurtatu zuen. Gainera, lanerako balioak ere azpimarratu zituen, hala nola "talde-lanaren arrakasta; denok baikara enpresa".

Hitzaldiak

Jose Andres sen eta Martin Berasategiren mahai-inguru horrekin batera, astelehenean eta asteartean hitzaldiak ere izan ziren:
  • Xavier Güell. Bere burua "serieko ekintzailetzat" jotzen du, familia-enpresan egindako lanari esker, 14 urte zituenetik ari baita ekintzailetzan. "Niretzat, ekintzailetzan aritzea egonezina da, deskubritu eta ikastea, pixka bat gehiago ezagutzea eta gauzak zalantzan jartzea. Horregatik, beti dakar beldur puntu bat". Guellen iritzian, "oso zaila da ekintzailetzan aritzea, baina 'droga' baten antzerakoa da. Beti dut ekintzailetzara itzultzeko premia".
  • Fraser Doherty. Eskoziar gazteak mundu osoan ospetsu bihurtu du bere amonaren marmelada, eta gaur egun 2.000 supermerkatu baino gehiagotan saltzen du. Hamalau urterekin ekin zion "ekiteko abenturari". "Jendeak zeure produktua erosteko zer arrazoi duen identifikatu behar duzu lehenik, eta ondoren arrazoi hori komunikatzeko moduan diseinatu behar duzu". Dohertyk honela definitzen du SuperJam: "sukaldetik baina, batez ere, irudimenetik abiatu zen ideia txiki eta soila izan zen". Aldi berean, baina, zalantzarik gabe dio: "Gustuko duzun zerbait egiten baduzu, arrakasta eskuratu eta zoriontsua izango zara".
  • Antonio Muiños. Rosa emaztearekin batera sortu zuen Porto Muiños, algak bildu, eraldatu eta banatzen estatuko erreferentzia bihurtu den Galiziako enpresa. "Jendeak zer nahi zuen antzemateko merkatua behatzea izan zen negozioaren funtsa. Hori, eta sukaldari handiak gure produktuari erreparatzea", azaldu zuen 25 alga-espezie lantzen dituen Muiñosek. Orain, kostaldeko landare aukeratu eta sukaldaritzan duten erabilera lantzen ari dira.
  • Carlos Yescas. Bizitzako pasioa negozio-eredu eta enpresa bihurtu duen ekintzailearen adibide gorena da. "Niretzat gazta zaletasuna baino gehiago da: nire bizitzaren ehuneko ehuna. Zerbait horrenbeste gustatzen bazaizu, ekintzailetzak arrakasta izango du", esan zuen mexikar gazteak, Lactographyren sortzaileak. Carlos Yescak hainbat negozio ditu. Hala, hainbat 'eginkizuneko' katearen inguruan egin du ibilbidea: "Zalea izatetik 'cheesemonger', irakasle, egile, aholkulari eta enpresari izatera". Beraren ustez, "ekintzaileak garen heinean, gure ardura da kontsumitzaileari zer produktu edo zerbitzu dugun azaltzea".
  • Garikoitz Ríos. Txakolinaren negozioa berriz asmatzearen eta modernizatzearen arduradunetako bat da. 1989an, Garikoitz Riosek euskal mahastizaintzaren atal hori berreskuratzeko lanetan hasi zen. 1995ean, beste mahastizain batzuekin batera, Itsasmendi Upategiak sortu zituen "horixe baita gure gaur egungo egoeraren erreferentzia. Hortik abiatuta eraiki genuen gaur egungo geure ondarerik handiena: mahastia", adierazi zuen. Gaur egun Japonian, Estatu Batuetan, Alemanian, Mexikon eta Australian saltzen du txakolina, besteak beste.
  • Domingo Ojeda. Emaztearekin batera, enpresari horrek Happy Pills asmatu zuen. Helduentzako gozokien negozioa da, eta "eguneroko gaitzetarako sendabide gozoak" esaldiarekin laburtzen du. Bartzelonan abiatu eta gaur egun Bilbon eta Zaragozan ditu saltokiak, besteak beste. "Oreka etengabeko hobekuntzan oinarritzen da", adierazi zuen. Ojedak azaldu zuenez, "Happy Pills mundu osoan ezartzeko eskaerak ditugu, baina aurretiaz horretarako prestatu nahi dugu". Beraren hitzetan, "inoiz ez dakizu zein den bide egokia, eta logikan ala intuizioan oinarritu behar duzun".
  • Pablo Mazo. Heineken konpainiako harreman instituzionaletarako zuzendari gisa, Pablo Mazok erakutsi zuen "nola lagun dezakeen industria handiak ekintzaileen proiektuak aurrera ateratzen". Izan ere, zuzendari horren ustez, "duela 150 urte sortu zen Heineken familia-enpresaren ADNan bertan dago jokamolde hori". Iraunkortasun-estrategiaren barnean, garagardo-taldeak bi ardatz nagusi ditu: talentua bultzatzea eta ekintzailetza bultzatzea. "Gaur egun oso garrantzitsua da enpresa pribatuak ekintzaileen aldeko lanean buru belarri aritzea".
  • Giannola Nonino. 75 urteko italiar emakume indartsu hori da Grappa Noninoren, Friuli eskualdean "grappa" ekoizten duen familia-enpresaren "aurpegia". Benito senarrarekin batera sektorea irauli zuten 70eko hamarkadan. "2013an berrogei urte bete dira 'Nonino Iraultza' egin genuenetik, alegia, grappari beste destilatu batzuei bezainbesteko garrantzia emateko borrokari heldu genionetik". Planteamendu horretatik abiatuta, marketin-ikuspegia ere landu zuten: botila ederra diseinatu eta pertsona ospetsuei bidali zieten, euren grapparen zabaltzaile hoberenak bihur zitezen. Ildo beretik, pertsonalitate handiak aitortu zituen saria ere sortu zuten.
  • Víctor Alarcón. Arkitekto horren ardurapean egon zen Madrilgo San Miguel Merkatua birgaitu eta sukaldaritza-kulturaren zentro bihurtzeko lana. "Hiri baten bizitzaren berri ematen diguten handizkako merkatuetako asko gaixorik daude, pixkanaka-pixkanaka desagertzeko bidean. Alabaina, kontsumitzailearentzat beti dago hutsunetxo bat erosketen poltsan, merkatura itzularaziko gaituena", azaldu zuen Victor Alarcónek. "San Miguel hartu genuen birgaitze-proiektuaren jomugan", gogorarazi zuen. Gaur egun Madrileko tokirik bisitatuenetako bat da.
  • Andoni Luis Aduriz. Mugaritzeko sukaldari eta ugazabaren esanetan, gaur egun, 42 urterekin, 20 urte zituenean baino ekintzaileagoa da. "Jende zoriontsuarengandik zoriontsu izaten ikasten duzu; ekintzaileengandik ekintzaile izaten", azaldu zuen bere ibilbidearen balantzea egiten zuen bitartean. Euskal chefak proiektuak abian jartzera animatu zituen gazteak, eta errezeta hirukoitza eskaini zuen horretarako: ekina, bazkide egokiak, eta jakitea "proiektu batek, ekintzailea bada, basamortuan ibiltzea ekarriko duela". Ekintzailetzaren bidea gogorra baita: "inork ez dizu ziurtatuko ekintzailetzan aritze hutsez arrakasta lortuko duzunik. Batzuetan, zure proiektua bizi den unea baino pixka bat aurrerago ibiliko da eta, hortaz, huts egingo du, hil egingo da, berritzaileegia delako eta gizartea ez dagoelako proiektu horretarako prest".

TAILERRAK

Hitzaldiekin batera, jardunaldietan zazpi tailer dinamiko ere antolatu ziren eta partaideek horietatik bitan (egunean baten) parte hartzeko aukera izan zuten. Gaian aditua den dinamizatzaile baten zuzendaritzapean, tailerretako bakoitza aztertu eta laburtu egin zen, Foruma ixteko balio izan zuen mamitze-tailerrean horien guztien ondorioak azaldu ahal izateko. Honako hauek izan dira tailerrak:

  • Ideiatik negoziora: '48 hours food incubator'.
  • Produktutik finantzaketara: ideiak mostradorearen beste aldetik.
  • What is next: elikaduraren joerak.
  • What is next: gastronomiaren joerak.
  • Zure negozio-eredua diseinatzeko osagaiak.
  • Ekintzaile izatea: pasiotik negoziora.
  • Esperientzia bat sortzea.

Forumak oso balorazio baikorra jaso du antolatzaile nahiz parte-hartzaileen aldetik, eta dagoeneko 2015ean izango den Ekintzaileen II. Forumerako hitzordua lotu dute.  

ARGAZKI ATALA

BIDEOAK

Resumen I Foro Internacional de Emprendedores CA! 2014

Lactography, I Foro Culinary Action 2014

SuperJam, I Foro Culinary Action 2014

Martín Berasategui y José Andrés-Think Food Group, I Foro Culinary Action 2014

Mercado de San Miguel, I Foro Culinary Action 2014

Mugaritz, Andoni Luis Aduriz, I Foro Culinary Action 2014

Sibarit, I Foro Culinary Action 2014

Happy Pills, I Foro Culinary Action 2014

Grappa Nonino, I Foro Culinary Action 2014

Bodegas Itsasmendi, I Foro Culinary Action 2014

Presentación I Foro Internacional de Emprendedores CA! 2014

Heineken, I Foro Culinary Action 2014

Porto Muiños, I Foro Culinary Action 2014

Harremanetarako

Basque Culinary Center

Paseo Juan Avelino Barriola, 101

20009 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Tlf. 902 540 866 | Fax: 943574 502


e-mail: culinaryaction@bculinary.com

FORMULARIO DE CONSULTA

Babesleak

Basque Culinary Center Donostia Sustapena

Kolaboratzaileak

HAZI Heineken